Gutxi gelditzen da datorren denboraldia hasteko. Maila goreneko bost pilotuk, marka bakoitzeko bana, probatu zuten Losaileko Qatarreko zirkuitu argitua 2008ko martxoaren 9an gauez izango den lasterketaren entsegu gisa. Pilotuek hauteman zituzten gauzen arabera, halako proba bat segurua dela ziurtatu zuten, eta gainera denboraldi hasiera oso interesgarria izango denari zirrara gehituko diotela.
Loris Capirossi (Suzuki), Marco Melandri (Ducati), James Toseland (Yamaha), Anthony West (Kawasaki) eta Alex de Angelis (Honda) izan ziren kaleko modeloak probatu zituztenak eta halako ikuskizunetan aditua den Musco Lighting enpresa estatubatuarrak prestatutako argiztatzearekin 300 kilometro orduko abiaduran aritu zirenak.
Muscok 65 egun behar izan ditu proiektua gauzatzeko eta trazatuko zuzen nagusia zein lehenengo hiru kurbak argiztatu zituen. Lehenengo iritzia oso ona izan da, martxoaren 6an egin zen lehenengo proban sortutakoak baino hobeak. “Zirraraz betetako lasterketa ikusi ahal izango da argi artifizialarekin”, azaldu zuen Capirossik.
“Azken aldiz gauez egin genituen probekiko, alde handia dago. Orduan, ez nengoen batere seguru egin zezakeenarekin, baina orain, argiztatze aparta jarri dute. Ia-ia ez dago alderik egunaren eta gauaren artean halako baldintzekin, baina askoz ere zirrara handiagoa lortuko dugu. Itzalekin eta islekin ez dago arazorik. Poz-pozik nago”, zioen Suzukiko italiarrak.
Entsegu berri horren ondoren, arrakasta ikaragarria dena Dornaren ustez, Mundiala martxoaren 9an hasiko dela egiaztatu da, “prime time”-an igorriko den proba batekin, gaueko 9 edo 10-etan hain zuzen. Oraindik egiaztatzeke dago hiru mailek egingo duten gauez edo MotoGP maila bakarrik
Denboraldi berria oso interesgarria izango dela dirudi, parrillan gazteak eta beteranoak elkartuko baitira. Berrikus ezazu martxoaren 9an, Qatarren, hasiko den datorren denboraldiko egutegia.
Motoziklismoko Munduko txapelketa 2008 | ![]() |
![]() |
Data | Gertaera | Agertokia | |
![]() | 09/03/2008 | Qatarreko SN | Losail |
![]() | 30/03/2008 | Espainiako SN | Jerez |
![]() | 13/04/2008 | Portugaleko SN | Estoril |
![]() | 04/05/2008 | Txinako SN | Xangai |
![]() | 18/05/2008 | Frantziako SN | Le Mans |
![]() | 01/06/2008 | Italiako SN | Mugello |
![]() | 08/06/2008 | Kataluniako SN | Montmelo |
![]() | 22/06/2008 | Britainia Handiko SN | Donington Park |
![]() | 28/06/2008 | Holandako SN | Assen |
![]() | 13/07/2008 | Alemaniako SN | Sachsenring |
![]() | 20/07/2008 | Estatu Batuetako SN | Laguna Seca |
![]() | 17/08/2008 | Txekiar Errepublikako SN | Brno |
![]() | 31/08/2008 | San Marinoko SN | Misano |
![]() | 14/09/2008 | Indianapoliseko SN | Indianapolis |
![]() | 28/09/2008 | Japoniako SN | Motegi |
![]() | 05/10/2008 | Australiako SN | Phillip Island |
![]() | 19/10/2008 | Malaysiako SN | Sepang |
![]() | 26/10/2008 | Valentziako Erkidegoko SN | Ricardo Tormo |
No hay comentarios:
Publicar un comentario