martes, 13 de noviembre de 2007

Efren Vazquez: Bizkaitar motorzaleen itxaropena

Behin munduko txapelketako agerraldiak amaituta, Efren Vazquez denboraldi amaiera prestatzen ari da. Espainiako abiadura txapelketako bi lasterketa falta zaizkio, 125ko kategorian.

Valentzian (azaroak 17-18) eta Xerezen (azaroak 24-25). Bere inguruan daudenek bilbotarra egiten ari den lana azpimarratu dute, datorren urtean 125 zentimetro kubikoetako munduko txapelketan parte hartzeko aukera izango du, BQR taldeak hala baieztatu dio, eta beretzat aparta izan den urtea borobiltzeko bi lasterketa hauetan emaitza onak lortu nahi ditu.

No hay comentarios: